Ariketak

Esan bezala, ariketak beharrezkoak ditugu;

Mugikortasun arazoak ekiditzen dituzte, gure odola berritzen eta garbitzen laguntzen dute eta gure eguneroko arazoetaz deskonektatzeko balio zaizkigu, gure emozioak hobetuz; 

Gaur egun, arrazoi ezberdinak ditugu ariketa fisikoak egiteko eta horietako bakoitzarako, ariketa ezberdinak aproposak dira. Hala ere, beharrezkoa da lau alderdi fisikoetan (erresistentzia, indarra, abiadura eta malgutasuna) minimo batera heltzea. Horretarako, ariketa erraz batzuk prestatu ditugu. 

Gainera, ariketa hauek ez dute denbora luzea hartzen, baina eragin handia daukate; egunean zehar asko tenkatzen ditugu giharrak, baina tentsio hori askatzera gelditzen gara? Har itzazu zure egunean zehar minutu batzuk zure gorputza ongi luzatzeko, eta laster konturatuko zara ariketa hauen beharraz!

ADI!! Gomendagarria da ariketak ohitura batekin egitea; batzuk egunero eta beste batzuk astean behin edo astean bitan, adibidez.

Eguneroko ariketak

  1. Gure belarria sorbaldeetara hurbiltzen saiatuko gara, sorbaldak mugitu gabe. Segundu pare batzuk alde bakoitzeko gelditu gara.
  2. Kokotsa erreferentzia puntu bezala hartuko dugu eta sorbaldeetarantz eramaten saiatuko gara, segundu pare batzuk alde bakoitzean geldituz (IRUDIAN BEZALA).
  3. Lepoa zirkularki eskuinerantz biratuko dugu. Buelta pare bat eman ostean, ezkerrerantz egingo dugu ariketa. KONTUZ ibili lepoa atzerantz eramatearekin, batez ere ariketa abiadura azkarrean egitean.
  1.  
 
  1.  Besoak aurrerantz eta atzerantz biratuko ditugu, ahalik eta luzeen, borobil bat ahalik eta handien egiteko moduan.
  2. Gure sorbaldak luzatzeko, eskuineko besoa gure aurretik  pasatuko dugu, ahalik eta ezkerrerantz eramanez (zoruarekiko parelelo). Ezkerreko besoa gure aurrean tolestuko dugu, bi besoen ukondoak hurbil utziz. Horrela, ezkerreko besoarekin atzerantz egingo dugu, gure enborra gutxi bat mugituz. Segundo batzuk pasa ondoren, ezkerreko besoarekin egingo dugu ariketa (IRUDIAN BEZALA).
  3. Gure hankak geldi utziz, gure aldaka alboetara giratuko dugu, gure gorputzaren goiko zatia biratuz, eskuin eta ezkerrerantz, gure eskuak gure aurrean ditugula. Alde bakoitzara pare bat aldiz biratuko gara.
  1. Hankak tenkatuko ditugu, gure gorputza aurrerantz eramanez eta besoak lurrerantz luzatuz, zorua ukitu nahaian. Ariketa hau 15 segunduz egingo dugu; bukatzean, bost bat segunduz zutituko gara, eta berriro errepikatuko dugu (IRUDIAN BEZALA). 
  2. Aldaka zirkularki biratuko dugu, oraingoan enborra mugitu gabe. Pare bat buelta ematen ditugunean, beste norabidera aldatuko ditugu birak.
  1. Eskuak gure belaunetan jarriko dutugu, gure enborra aurrerantz eramanez eta hankak tenkatuz. Orduan, belaunak tolestuko ditugu, gure orpoak zorutik altzatuz eta enborra berriro zutituz. Segundo pare bat mantenduko gara horrela, eta berriro hasierako posiziora itzuliko gara, ariketa errepikatzeko prest. Ariketa gutxienez bost aldiz egitea gomendatzen da (IRUDIAN BEZALA). 
  2. Lurrean eseriko gara, hankak alboetara luzatzen saiatuz. Gure aurrerantz makurtuko gara, besoak gure aurretik luzatuz, gure sudurrarekin zorua ukitzen saiatzen garen bitartean. Ariketa egiteko, gure bizkarra ahalik eta zuzenen jartzen saiatu behar gara. Hamar segunduz makurtuta egonez gero, berriro enborra altxatu, atseden hartu segundu pare batez eta berriro ere makurtu. 
  1. Aurreko ariketaren bezalakoa da, baina kasu honetan aurrerantz makurtu ordez, ezkerrerantz edo eskuinerantz makurtuko gara, gure bularrarekin edo sudur puntarekin belaunak ukitzen saiatzen garen bitartean. Hamar segunduz makurtuta egonez gero, berriro enborra altxatu, atseden hartu segundu pare batez eta berriro ere makurtu (IRUDIAN BEZALA).
  2. Bukatzeko, lurrean eserita, gure aurrean hankak luzatuko ditugu, eta belaunak tolestu gabe, gure aurrerantz makurtuko gara, besoak aurretik eramaten ditugula, oinak eskuekin hartu nahian. Hamar segunduz makurtuta egonez gero, berriro enborra altxatu, atseden hartu segundu pare batez eta berriro ere makurtu.