Modalitateak

Konbate

Konbatean, norbanakoaren indarra, erreflexuak eta estrategia neurtzen dira. Modalitate ezagunena da, eta beraz, esan genezake konbatea, nolabait, taekwondoren aurpegia dela. Baina konbatea, askok pentsatzen dutena ez bezala, ez dira bakarrakik borrokak.  Konbatea gure gorputza ezagutzea da, arriskuan ikusten garenean zer egin genezakearen ezagutza. Gure ahalmenen mugak ezagutzea da eta horien barruan mugitzen jakitea. Beste baten aurka lehiatzen garenean, dugun guztia eman behar dugu, beti aurkakoa errespetatuz.

Poomsae

Bat-batean erantzutea ez bada zurea edota lehenagotik ikasitako teknikak eta mugimenduak ordenean egitea nahiago baduzu, agian poomsae-a nahiagoko duzu. Kirol honen “alderdi teknikoa” izango litzateke;

Modalitatea hontan, taekwondoko oinarrizko teknikak ikasten eta hobetzen dira. Kasu honetan, norbanakoaren estiloa, elegantzia eta erritmoa nagusi diren arren, ez dugu ahaztu behar indarra, erritmoa eta oreka ere kontuan hartzen direla. 

Gainera, Poomsae-an, banaka, binaka eta hiruko taldeetan lehiatzeko aukera dugu, beraz lagunekin disfrutatzeko aukera ederra da.

FreeStyle

Azkenik, Freestyle edo erakusketak ditugu. Konbatean bezala, lehiakide bakoitzak jarduketa desberdin bat egingo du, baino komenigarria suertatu litzaiguke aurretik prestatua eramatea; beraz, esan genezake partaide bakoitzeko libre dela, baina presatatua eraman behar dela, ez inprobisatzeko. 

Gainera, atal honetan musikarekin egiten dira erakusketak, eta banaka, binaka edo bosteko taldeetan lehiatzen da. TaeKwonDoko atalik libreena da, beraz bakoitzak nahiago dituen mugimenduak eta akrobaziak sar daitezke, dantzan bezala.

Honek bihurtzen du TaeKwonDoko atalen artean entretenigarrienetako bat.