TaeKwonDo

Tae Kwon Do

TaeKwonDo-a Korean jaio zen arte martziala da. Errespetua, indarra, osasuna eta disziplina konbinatzen ditu, arlo fisiko eta psikologikoen artean harmonia lortuz. Asko ikasi genezake guri buruz taekwondoaren bitartez, baita nola zaindu gure gorputza egoera optimoan egoteko ere. 

Uste dugu taekwondoarekin erlazionatzen den bakarra, kasu gehienetan behintzat eta tamalez, borrokak direla. Horregatik, kirol honi buruz zertxo bat gehiago jakitea (eta probatzea) garrantzitsua dela uste dugu. Zertarako itxaron? Zurekin bat datorren modalitatea aurkitu eta proba ezazu.